Bolsas y Mercados Españoles
Enpresen
bilatzailea
Inicio / GURI BURUZ / BME >
BME

undefined

 

BME mendeko finantza-kultura eta finantza-praktika tradizioaren oinordeko enpresa da eta milioi, espainiar zein atzerritar, inbertitzaileren konfiantza dauka. Egun, Europako finantza-sistemetako eta -merkatuetako lau operadore handienetako bat da.

BME Errenta Aldakorra Bilboko Burtsaren egituraren alor garrantzitsuena da eta taldearen zazpi negozio-unitatek osatzen dute.

Espainiako Burtsak eta gainerako Espainiako finantza-merkatuek eta -sistemek, egun enpresa dinamikoa eta modernoa eratzen dute, aurreratze, berrikuntza eta erantzukizun gaitasunei esker. Finantza-kaudimena indartu dute eta taldearen nazioartekotzean aurrera egin dute, nagusiki Latinoamerikako eremuan.

2011an negoziatutako errenta aldakorreko produktuen bolumenak 900.000 milioi euro gainditu zituen.

Espainiako errenta aldakorreko merkatuak SIBE sistema elektronikoaren bidez jarduten du. Sistema hori BMEk garatu du bere osotasunean eta Espainiako lau Burtsen elkarlotzea bermatzen du.

Akzioez gain, SIBEk beste produktu batzuk negoziatzen ditu: ETF-ak, Warrant-ak eta ziurtagiriak besteak beste.

Errenta aldakorraren alorrean ezinbestekoa da IBEX 35®: Espainiako burtsako balore nagusiek eratzen duten erreferentzia-indizea da, eta herrialdeko ekonomiaren dinamismoa ezagutzeko neurri oso garrantzitsua.

Latibex, Latino-amerikar baloreekin eurotan diharduen nazioarteko merkatu bakarra, BME Errenta Aldakorraren beste apustu garrantzitsu bat da. 1999an sortu zen, egun 26 balorek kotizatzen dute bertan eta kapitalizazioaren arabera, Latinoamerikako lehen hiru merkatuen artean kokatzen da.

Burtsa-Merkatu Alternatiboa (MAB) da BME Errenta Aldakorraren azken apustua. Hedapena bilatzen duten kapitalizazio txikiko enpresentzako merkatua da, haien neurrira egindako erregulazioarekin eta haien ezaugarrietara egokitutako kostuekin eta prozesuekin. Lehenengo urtean 23 dira merkatuan kotizatzen duten enpresak. Entzute handiago bati esker, finantzazioaz gain, hazkundean eta nazioartekotzean laguntza eta akziodunei dagokienez zabalkundea lortzen dute.

 

BMEri buruz informazio gehiago: http://www.bolsasymercados.es

 

 

 

Síguenos en:
Copyright © BME 2021