Prestakuntza-bisitak
Asteazken eta ostegunero, goizeko 11:00etan, Bilboko Burtsak talde-bisita gidatuak eskaintzen ditu.
Bisitariak burtsa-sistema osoaren ikuspegi zabal eta aberatsa izango du. Bisitaldian merkatuaren funtzionamenduaz, SIBE burtsek duten sareaz, hedatzen den informazioaz, burtsa indizeez, eta Bilboko Burtsaren historiaz, besteak
beste, hitz egiten da.
Bisita guztiak Bilboko Burtsako langileriak gidatzen ditu zalantzak argitzeko eta galderak erantzuteko, bisitak esperientzia dinamikoagoak eta parte-hartzaileagoak bihurtuz.
Bisitaldien iraupena 40 minutu ingurukoa da.
BISITETAREAKO IZEN EMATEA
Ikastetxeak : Eskolak, Bigarren Hezkuntzako Institutuak, Lanbide Heziketa Institutuak eta abar.
Beste talde batzuk: Profesionalak, Unibertsitateak, Elkarteak, eta abar.
Ordutegia: 11.00
Kopurua: Gehienez 50 lagun
Erreserbak: Kontaktua: Ana Herrera
Telefonoa: 94.403.44.13
|
 |