Bolsas y Mercados Españoles
Enpresen
bilatzailea
Inicio / INDIZEAK / Burtsa indizeak / Bilboko Burtsa / Bolsa Bilbao 2000 >
Bolsa Bilbao 2000

Indizeak erabilgarritasun handiko tresnak dira inbertitzaileentzat, izan ere, merkatuaren joera orokorraren berri ematen diete; erreferentzia edo “benchmark” gisa balio dute bai balore-zorroentzat eta baita inbertsio kolektiboko erakundeek merkaturatzen dituzten askotariko produktuentzat ere (inbertsio-funtsak, pentsio-funtsak eta abar). Gainera produktu eratorri ugariren –hala nola, aukerak, etorkizunekoak eta warrantak– azpiko aktiboa dira.

Hori dela eta Bilboko Burtsak eta haren kide guztiek ahalegin handia egin dute beharrizan horiei guztiei egokitutako indize multzoa sortzen eta, garrantzitsuagoa dena oraindik, haien hedatzea inbertitzaileek eta informazioaren beste erabiltzaile batzuek behar dutena izaten.

BILBAO BURTSA 2000 indizea

Bilboko Burtsak 2000ko urtarrilean indize berri hori sortu zuen, BILBAO BURTSA 2000 Indize horrek 1985etik kalkulatzen zen Bilboko Burtsaren Indize Orokorra ordezkatu zuen.

Indize  horrek Espainiako burtsa-sistemako balore adierazgarrienen prezioen bilakaera ondo islatzen du, beraz, merkatuaren jardunbidearen erreferentzia argia da. Xede den publikoa kontuan izanik, egokitzat jo zen erraz gogoratzeko moduko oinarri bat ezartzea, hau da, 2000 balorea 1999ko abenduaren 31an.

Kapitalizazioaz haztatuta dago indize berria. Balore bakoitzaren pisua edo garrantzi erlatiboa egunero birkalkulatzen da merkatua itxi ostean eta balore bakoitzaren haztapena aldatu egiten da eguneko kapitalizazioaren arabera. Espainiako burtsa-sistemako likidoenak diren 50 balorek eratzen dute indizea eta sei hilez behin berrikusten da bere osaera. Balore horiek hautatzeko irizpidea kontrolatutako denboraldian zehar seihileko naturalaren hasieran justu aurrekoa baino aurreragokoa den seihilekoa  negoziatutako bolumenaren araberakoa da.

 

 

Síguenos en:
Copyright © Bolsas y Mercados Españoles 2017