Bolsas y Mercados Españoles
Enpresen
bilatzailea
Inicio / GURI BURUZ / BME >
BME

undefined

BME ehun urtetik gorako usadioetan oinarria daukaten finantza-kultura eta -praktiken enpresa oinordekoa da, eta milioiak inbertitzaileren konfiantza dauka, espainiarrak zein atzerritarrak. Egun Europako finantza-sistemetako eta -merkatuetako lau operadore handietatik bat da.

BME Errenta Aldakorra Bilboko Burtsaren egituraren alor garrantzitsuena da eta taldearen zazpi negozio-unitatek osatzen dute.

Espainiako Burtsak eta gainerako Espainiako finantza-merkatuek eta -sistemek, egun enpresa dinamikoa eta modernoa eratzen dute, aurreratze, berrikuntza eta erantzukizun gaitasunei esker. Finantza-kaudimena indartu dute eta taldearen nazioartekotzean aurrera egin dute, nagusiki Latinoamerikako eremuan.

2011. urtean errenta aldakorreko produktuek negoziatutako bolumenak 900.000 milioi euro gainditu zituen.

Espainiako errenta aldakorreko merkatuak SIBE sistema elektronikoaren bidez jarduten du. Sistema hori BMEk garatu du bere osotasunean eta Espainiako lau Burtsak elkarlotzea bermatzen du.

Akzioez gain, SIBEk beste produktu batzuk negoziatzen ditu, hala nola, ETF-ak, warrant-ak eta ziurtagiriak.

Errenta aldakorraren alorrean ezinbestekoa da IBEX 35®: Espainiako burtsako balore nagusiek eratzen duten erreferentzia-indizea da, eta herrialdeko ekonomiaren dinamismoa ezagutzeko neurri oso garrantzitsua.

Latibex, soilik Latinoamerikako baloreentzat eurotan diharduen nazioarteko merkatu bakarra, BME Errenta Aldakorraren beste apustu garrantzitsu bat da. 1999an sortu zen eta egun 34 balorek kotizatzen dute bertan, bestela esanda, Latinoamerikako lehen hiru merkaturen artean kokatzen da kapitalizazioaren arabera.

Burtsa-Merkatu Alternatiboa (MAB) da BME Errenta Aldakorraren azken apustua: hedapena bilatzen duten kapitalizazio txikiko enpresentzako merkatua da, haien neurrira egindako erregulazioarekin eta haien ezaugarrietara egokitutako kostuekin eta prozesuekin. Abiarazi den lehen urtean 18 dira jadanik kotizatzen duten enpresak; ez da finantziazio hutsa aurkitzen dutena, baizik eta hazkundean eta nazioartekotzean laguntza –entzute handiagoari eta izen hobeari esker– eta baita akziodunei dagokienez zabalkundea ere.

BMEri buruz informazio gehiago: http://www.bolsasymercados.es

 

 

Síguenos en:
Copyright © Bolsas y Mercados Españoles 2017