Bolsas y Mercados Españoles
Enpresen
bilatzailea
Inicio / GURI BURUZ / Zerbitzuak >
Zerbitzuak

Burtsa-merkatuetan aspaldi honetan ikusten ari garen bilakaerak euren betiko jarduera-eremuaren mugak gainditzera eraman ditu burtsak. Kontratazio hutserako zentroak izatetik benetako zerbitzu enpresak izatera igaro dira, eta balio erantsia duten zerbitzuak eskainiz asebete behar dituzte bezeroen eta erabiltzaileen beharrizanak.

Bilboko Burtsak, sortu zenetik, beti eutsi dio zerbitzugintzaren ildoari eta helburu horretara bideratu ditu bere ahalegin guztiak. Horrela zerbitzu sorta zabala sortu du, eta etengabe dihardu zerbitzuok eguneratzen eta hobetzen.

Kontratazio Zerbitzuak

Bilboko Burtsak nahikoa azpiegitura eskaintzen die inbertitzaileei gaur egun diren merkatuetariko eta sistemetariko edozein kontratatu ahal izateko:

  • Burtsak Elkarlotzeko Sistema
  • Errenta Finkoko eta Zor Anotatuko Sistema Elektronikoa
  • Sistema Tradizionala edo Korro-Sistema
  • Bigarren Merkatua
  • Euskadiko Zor Publikoa
  • MAB
  • LATIBEX
PARKETA
Merkatua irekita 10.30 etatik 11.30etara
Merkatua itxita 11.30etan

 

Zerbitzu Bereziak Finantza-Eragiketa Konplexuetan

  • Erosteko Eskaintza Publikoak (EEP)
  • Saltzeko Eskaintza Publikoak (SEP)
  • Split-ak
  • Bat-egiteak
  • Xurgapenak
  • Dibidenduen berrinbertsioa
  • Beste batzuk

 

 

Merkatuaren Gainbegiratzea

Bilboko Burtsak etengabe dihardu merkatua gainbegiratzen: erosleek eta sailtzaileek, kideek eta kotizatzen duten enpresek indarrean dagoen araudia behar bezala erabili eta bete dezaten arduratzen da, eta gainera haien iradokizunak eta kezkak sektoreko beste erakunde batzuengana bideratzen ditu (CNVM, Burtsen Sozietatea, SCLV, Espainiako Bankua, organo legegileak eta abar), izan ere Bilboko Burtsak harreman estuak baititu erakunde horiekin guztiekin.

Era berean, Bilboko Burtsak gogotik parte hartzen du bere sektoreko legeria edo jarduera garatzea helburu duten ekintza guztietan. Hainbat eta hainbat batzorde eta eztabaida-lekutako kide da.

 

Informazio eta Dokumentazio Zerbitzuak

  • Pantailak Parketean
  • Kotizazioen eta garrantzizko gertaeren eguneroko buletina
  • Web orrialdea

 

Bilboko Burtsako Kideentzako Beste Zerbitzu Batzuk

  • Berariazko prestakuntza kide diren erakundeen operadoreentzat
  • Haien jardueran eragina izan dezaketen berrikuntza operatiboei eta legalei buruzko informazioa eta aholkularitza
  • Kontrataziorako boutiqueak Parketean
  • Burtsaren instalazioak erabilgarri izatea ekitaldi, batzar eta bestelako ospakizunetarako.

 

Jaulkitzaileentzako Zerbitzuak

  • Burtsaratzeak
  • Eragiketa eta liburuxka diseinatzen laguntzea
  • CNMV batzordean espedientea tramitatzen laguntzea
  • Gainerako burtsekin bitartekotza
  • Burtsa-negoziaketarako onarpen-prozesua koordinatzea
  • Prozesuaren alderdi teknikoei buruzko aholkularitza
  • Erosteko aginduak jasotzea, hainbanaketak egitea, akzioak esleitzea, aginduak egikaritzea eta abar
  • Eragiketa Bilboko Burtsako batzar aretoan aurkeztea (roadshow)
  • Akziodunen Erregistro Liburuaren mantenua
  • Burtsa-eragiketa berrietan laguntza
  • Jendaurreko aurkezpenak

 

Finantza-Erkidegoari Eskainitako Zerbitzuak

  • Prestakuntza ikastaroak, jardunaldiak, enpresen aurkezpenak eta beste gertaera batzuk antolatzea
  • Unibertsitateekin eta inbertsio-klubekin lankidetzan aritzea
  • Aurkezpenak ikastetxeetan, unibertsitateetan eta beste hezkuntza-erakunde batzuetan
  • Parketa jende guztiarentzat irekita izatea eta unean-uneko informazioa ematea
  • Bilboko Burtsa kide den hainbat erakundetan sarbidea izatea

 

 

 

Síguenos en:
Copyright © Bolsas y Mercados Españoles 2017