Bolsas y Mercados Españoles
Enpresen
bilatzailea
Inicio / GURI BURUZ / Historia >
Historia

1890eko uztailaren 21ean eratu zen Bilboko Burtsa. Erregeorde María Cristina Habsburgo-Lorenakoak Errege Dekretu baten bidez baimena emana zuen Bilbon Merkataritzako Burtsa Orokor bat sortzeko, efektu publikoak eta merkataritzakoak negoziatzeko gai izango zena.

Norbanako askoren ekimenari zor zaio ehun urtetik gorako erakunde honen sorrera. Izan ere, Bilboko Burtsaren sortzaileak enpresaburuak izan ziren, industrian, merkataritzan eta oro har negozioetan ari ziren talde ekonomikoen ordezkariak.

Hasieratik bertatik Bilboko Burtsak zerikusi handia izan zuen Euskal Herriko ekonomia, industria eta finantza jardueren nondik norakoarekin. Bideak eskaini zituen sasoi hartako inbertsio proiektu nagusiak finantzatzeko.

Ahalegin horiei guztiei esker dauka Bilboko Burtsak egun Espainiako burtsa merkatuan daukan kokapena. Euskal Herriko finantza-sistemaren giltzarri bihurtu da.

2002an Bolsas y Mercados Españoles (BME) sortu zenetik, Bilboko Burtsa, Espainiako baloreen industria, bai nazio eremuan eta baita nazioartean ere, bultzatzea ahalbidetuko duen proiektu berri batean sartu da.

Honako taula honetan Bilboko Burtsaren historiako egun garrantzitsuenak ageri dira.

EGUNAGERTAKARIA
1890eko uztailaren 21a Bilboko Burtsaren eraketa
1891ko otsailaren 5a Lehenbiziko eragiketa
1905eko maiatzaren 29a Egoitzaren inaugurazioa
1989ko uztailaren 26a Bilboko Balore Burtsako Sozietate Artezkariaren eraketa
1991ko azaroaren 20a Egoitza zaharberrituaren inaugurazioa
1999ko urtarrilaren 1a Espainiako balore-burtsetan eurotan negoziatzen hasten da
2002ko urtarrilaren 1a Euro txanponak eta billeteak zirkulatzen hasten dira Europar Batasuneko hamabi estatutan
2002ko otsailaren 15a

"Bolsas y Mercados Españoles" sortzen da. Sozietate horrek bigarren mailako merkatuak eta erregistro-sistemak, eta baloreen konpentsazioa eta likidazioa biltzen ditu

2007ko azaroa Finantza-Tresnen Merkatuei buruzko Zuzentaraua (MiFid) indarrean sartu zen
2008 Finantza-krisiak munduko ekonomian eta batez ere kotizatzen duten enpresen gain dituen ondorioak sentitzen hasten dira Burtsa-merkatuak

 

 

Síguenos en:
Copyright © Bolsas y Mercados Españoles 2017